Safe2Stay

Safe2stay. Erantzukizunaren deskargua

Kontuan izan tokiko gobernuen neurri eta jarraibideak, banakako bidaia-zerbitzuen hornitzaileek ezarritakoak (hotelak, lekualdaketak, automobilen alokairua, parke tematikoak, txangoak, ekitaldiak eta bestelako zerbitzu osagarriak barne), bidaiariak babesteko urruntze sozialeko neurriak sortarazten ari direla.

Beraz, ulertzekoa den moduan, litekeena da hoteleko ostariek instalazio batzuk, adibidez, igerilekua, gimnasioa edo bufe-aretoak, eskuragarri ez edukitzea; era berean, txangoak eta beste jarduera batzuk egiteko erreserbak dituzten bidaiariek elementu batzuk egokitu edo ezabatu direla ikus dezakete; eta zenbait eguneko ibilbideen kasuan, tokiko agintariek hainbat murrizketa ezar ditzakete (hala ere, horiek ematen ahaleginduko gara).

Sentitzen dugu aldaketa saihestezin horiek sor ditzaketen eragozpenak.

“Safe2Stay” kanpainako informazioa fede onez argitaratzen da “bere horretan” eta “eskuragarritasunaren arabera”, bidaia-zerbitzuen hornitzaile bakoitzak emandako xehetasunen arabera, NonNahilok inolako bermerik bere gain hartu behar izan gabe, betiere legeen babesa eta agintepean. Uko egiten diegu “Safe2Stay” kanpainari dagokionez hornitzaileek emandako informazioari buruzko berme espresu edo inplizitu guztiei, eta ez gara erantzule izango osasun- eta segurtasun-gaiei buruzko edozein negozio independenteren (hornitzaileak) edozein erantzun, informazio, eduki, egintza, ez-egite edo ez-betetzeren aurrean.

Laburbilduz, hornitzaileen protokoloei eta COVID-19 ziurtagiriei buruzko informazioa baino ez diegu banatuko bezeroei, baina ez gara haien edukiaren erantzule izango.

Non-nahi lo Basque Smart Country S.M.-ren produktua da