Legezko-oharra

Legezko-oharra. Nonnahilo.com webgunean sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Baldintza hauek Basque Smart Country S.L.k Interneteko erabiltzaileen zerbitzura jartzen duen www.nonnahilo.com webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen dute.

1.-Erabilera baldintzak.

Webgune hau Basque Smart Country SL (aurrerantzean, BASQUESMART) enpresa komertzialarena da. Enpresa hori Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (5827 liburukia, 0 liburua, 170 folioa, BI-72763 orria, 1.inskripzioa). Helbidea: Basaras auzoa 7, Larrabetzu, Bizkaia, eta IFK B95944435

Enpresaren izen komertziala Non-nahi lo da, Euskal Autonomia Erkidegoko CIE2473 titulu-lizentzia duen bidaia-agentzia.

Gure webgunean jasotako prezioak behin-betiko prezioak dira, tasa eta zerga guztiak barne, eta, beraz, zuk ez duzu ezer gehiago ordaindu beharko, tokiko tasak aplikatzen diren tokietan izan ezik, hala nola dagoeneko hedatuta dagoen turismo-tasa eta, jakina, kontratatu gabeko intsumoak

Hainbat klausula mota ere sar ditzakegu, eta horien helburua da erabiltzaileari jakinaraztea nola erabili nahi dugun gure webgunea:

2.-Jabetza intelektualari buruzko klausulak.

Orri hauetan jasotako edukiak BASQUESMART enpresaren jabetzakoak dira soilik, nahiz eta grafiko asko (argazkiak eta testu batzuk) zerbitzu-hornitzaile batzuek zuzenean eman dituzten (ohe-bankuak, hotelak eta aisialdi-zerbitzuetako beste batzuk), eta, neurri horretan hornitzaile horiei egokituko zaie hirugarrenei dagozkien erabilera-baldintzak gaitzea. Gainerako edukiak (orriaren diseinua, egitura eta arkitektura, bai eta erosketa eta erosketa ondoko prozesuekin lotutako guztia ere) BASQUESMART enpresaren jatorrizko ideiak dira, eta eskubide guztiak babestuta daude.

nonnahilo.com webgunea software librearekin sortu da.

3.-Erabilera baldintzak

Webgune honetara informazioa jasotzeko eta eskainitako zerbitzuak kontratatzeko sartzen den erabiltzaileak adierazten du adinez nagusia dela eta horretarako legezko gaitasuna duela, jarraian zehazten diren baldintza orokorren arabera, eta berariaz ulertzen eta onartzen dituela.

Adingabe batek kontratatzen badu, BASQUESMART ez da izango egindako kontratazioen ondorioen erantzule, adingabeak, gurasoek edo tutoreek, bere gain hartu beharko dituzte horrek sor ditzakeen gastuak.

3.1.-www.nonnahilo.com webgunera sartzea

Gure webguneak nabigatzaile hauek onartzen ditu: Chrome, Firefox, Internet Explorer 10 eta 11, Safari eta Opera. BASQUESMART ez da beste nabigatzaile edo sistema eragile bat erabiliz lortutako emaitzez arduratzen.

Formatu txikiko pantailak (smartphoneak, tabletak edo formatu txikiko laptopak) dituzten gailuen bidez nonnahilo.com webgunera sartzen diren erabiltzaileek adierazten dute aurreko paragrafoan adierazitako nabigatzaileren bat duen gailu baten bidez sartu direla aldez aurretik, eta webgunearen baldintzak eta hartzailearen eskura jarritako abisu guztiak kontsultatu dituztela inolako mugarik gabe, erreserba egiteko erabilitako gailuaren ezaugarriengatik.

Erabiltzaileak libreki sartu ahal izango dira nonnahilo.com helbidera edo, nahiago izanez gero, erregistratu ahal izango dira; horretarako, beren helbide elektronikoa eta eurek aukeratutako pasahitza sartu beharko dituzte. Erregistratu ondoren haien profilera sartu ahal izango dira, eta mugaeguneratutako erreserbak kontsultatu ahal izango dituzte, indarrean daudenak, bai eta eskuragarri duten informazioa kontsultatu edo aldatu ere, hurrengo erreserbak arintzeko eta errazteko.

Erabiltzaileek ziurtatu beharko dute sortutako pasahitza ez dutela erabiltzen baimendu gabeko hirugarrenek. Hori gertatuz gero, erabiltzaileei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik, BASQUESMART enpresak ez du bere gain hartuko nonnahilo.com webgunea iruzurrez edo modu desegokian erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik.

Dokumentu honen edukia onartuz, erabiltzaileak adierazten du erregistratzean eta ondoriozko erreserbak formalizatzean emandako informazio guztia egiazkoa eta osoa dela, eta ;konpromisoa hartzen du eguneratuta mantentzeko gure webgunearen ondoz ondoko erabileretan.

3.2.-Edukien gaineko erantzukizuna.

nonnahilo.com webgunearen bidez eskaintzen diren edukiek jatorri eta hornitzaile ;multzo hibrido bat osatzen dute. Badira hornitzaileek zeintzuek produktuak zuzenean zabaltzen dituzten eta badira beste batzuk bitartekari turistikoen bitartez merkaturatzen dituztenak (ohe-bankuak eta logelen eta zerbitzu turistikoen beste kudeatzaile batzuk), guztiak ere ospe handikoak.

Ildo horretan, BASQUESMART, bidaia-agentzia den aldetik, eta, beraz, turismo-merkatuetan bitartekaria den aldetik, agente horiek emandako eskaintza hori beren webgunean sartzera mugatzen da, eta, une oro, zerbitzuak hirugarrenen izenean eskaintzera. Ondorioz, ezin izango da ulertu, inola ere, BASQUESMART-ek zuzenean ostatua, ekitaldietarako sarrerak,tourrak eta txangoak edo beste edozein zerbitzu eskaintzen dituela, salbu eta, esplizituki, webgunean eskaintzen diren produktu guztien artean horrela adierazten bada.

4.-Erosketa-eragiketa

Webgunearen bidez produktuak/zerbitzuak erosteak esan nahi du erabiltzaileek baldintza orokor horiek onartzen dituztela, bai eta kontratatu beharreko produktu/zerbitzu motari aplikatzeko baldintza bereziak eta produktuaren/zerbitzuaren hornitzailearen berezko baldintzak ere.

Baldintza orokor horiek irakurrita eta eskainitako edozein zerbitzu kontratatuta, erabiltzaileek ;baimena ematen dute erreserba formalizatzen duen hornitzaileak ezartzen dituen erosketa-baldintzak onartu eta errespetatzeko. Baldintza horien artean egin daitekesortutako edozein zenbateko ordaintzea eta tarifen,produktuen edo zerbitzuen eskuragarritasunari buruzko edozein arau eta murrizketa betetzea.

Erreserba euskaraz,ingelesez edo gaztelaniaz egin daiteke.Eremu gehienak libreak dira, eta, beraz, ez du datuak sartzean akatsak identifikatzeko eta zuzentzeko baliabiderik; horregatik erabiltzaileareb erantzukizuna izango da datu horiek sartzean egindako edozein akats.

Erosketaren egiaztagiria, azken buruan kontratu-dokumentu baliozkotzaile gisa eratzen duena, posta elektronikoz bidaliko zaio erabiltzaileari. Mezu horretan, kontratatutako produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa, horien lokalizazio-zenbakia, ordaintzeko moduari buruzko argibide guztiak, ezerezteko baldintzak eta gainerako informazio erabilgarriak emango zaizkio. Era berean, dokumentua BASQUESMARTek artxibatuko du, eta erabiltzailea edozein unetan sartu ahal izango da webguneko “nire kontua” atalaren bidez. Atal hori webgunearen goiko eskuinaldean dago, eta bere helbide elektronikoa eta gakoa sartu beharko ditu.

Edozein produkturen erosketa eraginkorra izango da bakarrik, edozein dela eta aukeratutako ordainketa-modua, behin BASQUESMART-ek kargu osoa jasotzen duen momentuan, eta une horretararte BASQUESMART-ek bertan behera utzi ahal izango ditu erositako produktuak.

Ordainbide hauek onartzen dira

Kreditu edo zordunketa-txartelarekin ordaintzea.

Erreserba bat eskatzeak berekin dakar bezeroak konpromisoa hartzea kontratatutako produktu, zerbitzu edo bidaia konbinatuaren zenbateko osoaren kargua baimentzeko.

Erabiltzaileak onartzen du BASQUESMARTekin harremanetan jarriko dela Bezeroaren Arretarako Sailaren bidez (clientes@nonnahilo.com) baldin eta erreklamazioren bat badu bere banku-erakundearekin edozein kudeaketa egin aurretik eta legezko edozein ekintza hasi aurretik.

Klausula honen xedea ez da epaitegietan, auzitegietan edo gatazkak konpontzeko beste edozein modu alternatibotan legezko ekintzak egiteko eskubidea oztopatzea.Aitzitik,bide azkar eta errentagarriagoa ;eskaini nahi dizugu, denbora eta dirua aurreztuko dituena, bai zuri, bai guri. Trukean, 30 lan-egun baino gutxiagoko epean  erantzun bat emateko konpromisoa hartzen dugu.

Baldintza hauek Espainiako legediaren mende egongo dira. Bilboko auzitegiek izango dute baldintza hauetatik eratortzen den edozein auziren gaineko eskumena,salbu eta, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera,beste alderdiak kontsumitzaile edo erabiltzaile izaera badu kasu horretan, kontsumitzailearen egoitzako auzitegiek izango dute eskumena.