Guri buruz

Guri buruz. Euskal Herrian adituak gara

Zer dakizu guri buruz? Benetan ezagutzen duzula Euskal Herria?

Non-Nahi lo, euskararen hitzez hitzeko itzulpenean “nahi duzun lekuan lo egitea” edo “edonon lo egitea” esan nahi duena, Euskal Herrian ostatu mota guztiak biltzen dituen erreserba zentrala da.

Euskal Herrian adituak gara, hemengoak garelako eta badakigulako non dauden zure beharretara eta poltsikora gehien egokitzen diren establezimenduak. Axola zaiguzulako eta beti zure lagunen artean egotea nahi dugulako, eskaini nahi dizkizugu preziorik eta kokapen onenak beti zure denbora maximizatzeko eta, horrela, ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko zure Euskal Herriaren zehar egindako bidaian. Hori da guri buruz esan ahal den onenea.

Euskal Herri osoko ostatuetarako erreserbak kudeatu ahal ditugu, eta etengabe, aukera berriak bilatzen ari gara, zuri eskaini ahal izateko.

Merkatuak aldakorrak dira, baita turismoaren beharrak ere; horregatik, nonnahilo.com webgunean erreserbatuz gero, beti egongo zara azkenekoan.

Gure ostatuekin batera, oporretan egin ahal izango dituzun jarduera batzuk ere eskainiko dizkizugu, edo, zergatik ez, zure bisitaren argudio nagusia bihur daitezela. Horien bidez, gure txoko adierazgarrienei eta milaka urteko kulturari buruz zerbait gehiago ezagutzen lagunduko dizugu.

Azkenik, hala nahi baduzu, talde-bidaia edo -egonaldi bat antolatu ahal izango dizugu, guregana etortzeko arrazoia edozein dela ere, dela negozioak, dela kultura- edo kirol-egonaldiak, dela zure musika-talde gogokoenari jarraitzeagatik, dela, besterik gabe, gure gastronomia bikainari buruz zerbait gehiago ikasteagatik; aldi berean, gure jaki nazioartekoenak dastatuko dituzu. Orain guri dagokigu zutaz arduratzea

Batzen gaituena edozein dela ere, pozik lan egingo dugu zuretzat eta zureentzat. Hemen izango gaituzu beti behar duzunerako. Utzi guri lan guztia eta gozatu momentua.

Non nahi lo – Bidai-agentzia
Titulua – Lizentzia: CIE2473