Jarduerak eta Ekitaldiak

Donostia autobusez

Egun osoa

Donostia-San Sebastián

Salneurria 12€ -tik aurrera

36130

Operazio-egunak: Egunero

Donostia autobusez

Donostia zure kabuz eta presarik gabe bisitatu nahi baduzu, bi solairuko autobus turistikoa da zure aukera. Nahi beste aldiz igo eta jaitsi zaitezke autobusetik egun osoan zehar, eta hiriaren historiari buruz jakin dezakezu, entzungailuak dituen audio-sistema eroso baten bidez, 8 hizkuntzatan.

Halaber, gidaliburu bat emango dizugu, ibilbidearen geltoki guztiak jasotzen dituena. Gure autobusak “Donostia autobusez” ibilbide honetan mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude, eta euritarako kapota irristakorra dute. Ibilbide osoak ordubete inguru irauten du, eta horrek zerbitzuen maiztasun altuari buruz hitzegiten digu.

Autobusak 25 km/or-ko abiaduran mugitzen dira, eta leiho panoramikoak eta TFT pantailak dituzte, bisita-lekuei buruzko informazioarekin.

Autobus bakoitzak, “Donostia autobusez” ibilbide honetan, 67 lagunentzako edukiera du eta Donostiako interes turistikoko leku garrantzitsuenak bisitatzen ditu, hala nola Pasealeku Berria, Funikularraren Plaza. Bertan, Chillidaren “haizearen orrazia” eskulturarik ospetsuena, Igeldo mendia eta abar bisitatu ahal izango dituzu.

Operazio-egunak: Egunero

Hasiera-tokia: Kontxako Badia. Irteera anitzak. Ibilbidearen iraupena: 60 minutu ingurukoa

Bukaera-tokia: Geltoki ugari. Igo eta jaitsi zaitez autobusatik nahi duzun hainbeste uneetan zure txartela indarrean dagoen bitartean.

Bonoa trukatzeko jarraibideak

Bonu-mota: digitalizatua edo inprimatua.

Jarduera hori erosita, voucher edo bono digitalizatu bat emango dizugu, bertan txertatutako QR kode batekin, gure gidak zure erosketaren baliozkotasuna egiaztatzeko balioko duena. Nahiago baduzu, horrela seguruago sentitzen zarelako, bonoa inprimatu eta jardueraren hasieran aurkeztu. Eta hori da dena. Gozatu!